14.833 parte-hartzaile Giza Eskubideen 23. Zinemaldian
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era garatu da, erantzun bikainarekin publikoaren aldetik.
Inaugurazioan izandako Billy Howle aktore britainiarretik hasita —Palestine 36 filmeko protagonistetako bat— itxieran zinemaldiak Imanol Uriberi emandako sari bereziraino, gure artean ere izan dira, besteak beste, Tamara Stepanyan, Natxo Leuza, Bàrbara Mestanza, Marc Pujolar, Lander Garro, Mafalda Saloio eta Sergio Haro zinemagileak, beren filmak aurkeztera etorriak.
Bestetik, eztabaida eta mahai-inguruetan parte hartu dute, besteak beste, Eva Suárez-Llanos Amnesty Internationaleko Espainiako Ataleko zuzendari laguntzaileak, Paco Etxeberria auzitegiko medikuak, Gema Varona Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendariak, Aamer Anwar eta Cecilia Piris abokatuek, Javier Canivell Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko zuzendari nagusiak, Esperanza Santos Mugarik Gabeko Medikuen Espainiako larrialdietako koordinatzaileak eta Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait irakaslek.
7.837 ikusle bertaratu dira Zinemaldiko proiekzioetara: 5.298, Victoria Eugenia eta Principal antzokietako 23 saioetara; 2.292 ikasle, Antzoki Zaharreko goizeko 8 saioetara; eta 247, Tabakaleran programatutako lau saioetara.
5.788 pertsonak bisitatu dituzte antolatutako 4 erakusketak: Nire historia kontatzeko (Okendo Kultur Etxea, ekainaren 6ra arte irekia), Hiru Mugak (Aiete Kultur Etxea, ekainaren 7ra arte irekia), Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 22. ekitaldia (Victoria Eugenia Antzokia) eta Itxaropenera behartuta (Victoria Eugenia Antzokia).
Gainerako jardueretan (mahai-inguruak, bakarrizketa, Babes TÚ online jokoa) 1.208 pertsonak hartu dute parte.
Guztira 14.833 ikuslek hartu dute parte zinemaldian.