Giza Eskubideen 22. Zinemaldiaren programazioaren aurrerapena
Urtero bezala, zinemaldiak hainbat gai eta istorio bilduko ditu, esaterako: AEBetako eskubide zibilen aldeko borroka, Harry Belafonteren figuraren bitartez; Souleymane migratzaile ginearraren bizitza frenetikoa, Parisko kaleak zeharkatzen janari banatzaile gisa bizimodua ateratzen duena, edo Mexiko Hirian espazio publikoak egunero garbitzen diharduten emakumeen istorioa.
Bestetik, Lagosen (Nigeria), Afrikako bigarren hiri jendetsuenean, beren etxeak ez galtzeko talde batek egindako borroka erakutsiko da, eta leiho bat irekiko zaio iraganari, 1968ko Pragako Udaberrian eta Ceauşescuren erregimenaren azken egunetan izandako gertaerak kontatzeko.
19:00/20:00etako emanaldien ondoren egingo diren solasaldietan gaurko hainbat gaitan sakonduko da, filmetako ordezkariek eta giza eskubideen arloan lanean diharduten pertsona, ekintzaile eta erakundeek parte hartuta; beren esperientziak publikoarekin partekatuko dituzte.
SAIL OFIZIALEKO FILM LUZEEN AURRERAPENA
- Flying Hands (2024). Paula Iglesias, Marta Gómez. Espainia
Karakorumeko mendilerroan, Pakistanen, Aniqa Banok neskatila gor bat erditzen du, Narjis. Ordura arte ez zuen neska haiekiko gutxiespenaren eta estigmaren berri, ez eta haien existentziaren beraren berri ere, ezkutatuta baitzeuden beren familien lotsagatik. Hamasei urte geroago, Narjisek amaren egunkariak irakurtzen ditu. Bertan amak kontatzen du zer oztopo gainditu behar izan dituen, bai pertsonalak, bai sozialak, mendeetan zehar bizitza bete bat izatea eragozten zitzaion kolektibo baten duintasuna eta eskubideak defendatu nahi izateagatik.
- Following Harry (2024). Susanne Rostock. AEB
Dokumental honek Harry Belafonte mitikoaren bizitzako azken hamabi urteak kontatzen ditu, abeslari eta aktibistak justizia sozialarekin betidanik izandako konpromisoa nabarmenduta. Artisten eta aktibisten belaunaldi berri baten inspirazio-iturri izateko premia biziak bultzatuta, filmak leiho bat zabaltzen du Belafonteren lan publikora eta eskubide zibilen alde hark egindako borroka historikora, eta, aldi berean, unerik intimoenetan erretratatzen du.
- L’Histoire de Souleymane (2024). Boris Lojkine. Frantzia
Parisko kaleetatik janaria banatzeko pedalei eragin bitartean, Souleymane berriro ari da bere historia bizitzen. Bi egun barru elkarrizketatua izango da asiloa eskatzeko, hori baita paperak lortzeko gakoa. Baina Souleymane ez dago horretarako prestatuta. 8 izendapen César sarietarako.
- The Legend of the Vagabond Queen of Lagos (2024). The Agbajowo Collective. Nigeria-Alemania-Hegoafrika-AEB
Jawu ama gazte bat da. Ur gaineko bazter auzo batean bizi da, Lagos hiriari izena ematen dion aintziraren ondoan. Egbaezen errege gerrari handiaren espirituaren eraginpean, erantzukizun izugarria hartu eta froga bat gainditu beharko du. Bere jendea arriskuan dago: funtzionario ustelak konspiratzen hasiak dira milaka pertsona beren etxeetatik botatzeko. Egbaezenen espirituak loro gris afrikar baten itxura hartzen du, eta gertaeren kate bat martxan jarrita, betiko aldatuko ditu Jawu eta bere komunitate osoa.
- The New Year That Never Came (Anul Nou care n-a fost, 2024). Bogdan Mureşanu. Errumania-Serbia
1989ko abenduaren 20an, Errumania iraultzaren atarian da. Kaleak manifestazioz josita daude, ikasleek artearen bidez egiten diote burla erregimenari, eta Urteberriko ikuskizunek Ceauşescu goraipatzen dute. Hala ere, berogailurik gabe etxeetan hotzez bizi diren familiek gatazka pertsonalei eta nonahiko Polizia Sekretuari egin behar diete aurre. Itxuraz deskonektatutako sei bizitza ustekabean gurutzatzen dira, erregimen komunista amiltzen den bitartean.
- Tratado de invisibilidad (2024). Luciana Kaplan. Mexiko
Nortzuek garbitzen dute zure hiria? Dokumental honek Mexiko Hirian espazio publikoak garbitzen dituzten emakumeen bizitzak eta esperientziak kontatzen ditu, lan prekarietatearen eta ikusezin sentitzearen inguruko erretratu intimo bat eraikita. Horretarako, dokumentalaren eta fikzioaren arteko baliabide narratiboak nahasten dira, azpikontratazioaren eskemak erasandako ahots eta bizimoduen mosaiko bat sortzeko.
- Waves (Vlny, 2024). Jiří Mádl. Txekiako Errepublika-Eslovakia
Praga, 1968. Tomáš y Pavel son dos hermanos que crecen sin familia. El mayor, Tomáš, intenta no llamar la atención en la gris Checoslovaquia de la época, mientras que su hermano pequeño, estudiante, tiene un carácter más rebelde y admira las emisiones de la redacción internacional de la Radio Checoslovaca, dirigida por Milan Weiner, sin saber que Tomáš trabaja allí. Basada en la historia real de un grupo de periodistas que durante la Primavera de Praga intentaron seguir informando con libertad de lo que sucedía en el país.