Urtero hainbat film eskaintzen zaizkie ikastetxeei giza eskubideen inguruan hausnartzeko. Proiekzioei gida didaktikoak gehitzen zaizkie, ikasgelan lantzeko. Helburua da haurrak eta gazteak giza eskubideen inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.

Animalien eguberri magikoa (Le Grand Noël des animaux, 2024)

argizagi

Frantzia. Zuzendaritza: Camille Alméras, Ceylan Beyoglu, Caroline Attia, Haruna Kishi, Olesya Shchukina, Natalia Chernysheva. Ekoizpena: Les Valseurs, Arte France, Luftkind Filmverleih, GaoshanPictures, Le Bureau. Gidoia: Camille Alméras, Ceylan Beyoglu, Caroline Attia, Haruna Kishi, Olesya Shchukina, Natalia Chernysheva. Musika: Pablo Pico. IraupenA: 72 min.

Filmak bost istorio independente biltzen ditu, mundu osoan zehar bidaia harrigarriak bizi dituzten animaliak protagonista dituztenak: iparralde elurtutik hasi eta Japonia poetikoraino, baso sorginduetatik eta herri xarmangarrietatik pasatuz. Hainbat herrialdetako sei zinemagilek zuzendutako film honek adiskidetasuna, eskuzabaltasuna eta aniztasunarekiko errespetua ospatzen ditu, animazio-lan delikatu eta iradokitzailearekin.

Gida didaktikoa

Ipuinak lorategi magikotik (Pohádky po babicce, 2025)

argizagi

Txekiako Errepublika-Eslovakia-Eslovenia-Frantzia. Zuzendaritza: David Súkup, Patrik Pašš, Leon Vidmar, Jean-Claude Rozec. Ekoizpena: Maurfilm, Artichoke, ZVVIKS, Mythology Sirens, Vivement Lundi ! Gidoia: Marek Král, Petr Krajíček, Patrik Pašš, Jerneja Kaja Balog, Maja Križnik, Blandine Jet. Musika: Lucia Chuťková. Iraupena: 82 min.

Tom, Suzanne eta Derek anai-arrebek lehen aldiz ematen dute asteburua aitonarekin. Aitona pixka bat goibel dabil amona hil zenetik eta une zaila da guztiontzat. Baina Suzanne narratzaile-lanetan hasten da, amonak egin ohi zuen bezalaxe, eta etxea abenturazko, umorezko eta fantasiazko ipuin magikoz betetzen da. Familiaren tradizio kuttun bati jarraituz, bakoitzak osagai berri bat eransten die istorioei eta horri esker, guztiek ulertzen dute istorioak kontatzeak sendatzeko ahalmen itzela izan dezakeela. Poza eta barreak etxera itzultzen diren heinean, haurren eta aitonaren arteko lotura indartu egiten da, eta kontsolamendua eta indarra aurkitzen dute guztiek partekatutako oroitzapenetan.

Gida didaktikoa

Faisaien Irla (La Isla de los Faisanes) (2025)

argizagi

Espainia-Frantzia. Zuzendaritza: Asier Urbieta. Ekoizpena: Ibon Cormenzana, Ignasi Estapé, Sandra Tapia, Fernando Bernués, Jokin Etcheverria / Arcadia Motion Pictures, La Tentación Producciones, Galatea Films, La Fidèle Production. Gidoia: Asier Urbieta, Andoni de Carlos. Argazkia: Pau Castejón. Musika: Rüdiger, Elena Setién. Muntaketa: Maialen Sarasua. Aktoreak: Jone Laspiur, Sambou Diaby, Ibrahima Kone, Aia Kruse, Ximun Fuchs, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea. Iraupena: 87 min.

Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da, beraz, burujabetza partekatua dauka. Urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari. Laida eta Sambou, irla paretik paseatzen doaz, bi pertsona ikusten dituztenean ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertzen da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Ze estatu arduratuko da hilotzarekin?

Gida didaktikoa