Goran Paskaljević
Belgraden 1947an jaiota, Goran Paskaljevicek Pragako FAMU zinema-eskola ospetsuan ikasi zuen. 30 bat dokumental eta 15 fikziozko film luze egin ditu eta horiek mundu osoan parte hartu eta izan dira sarituak. Paskaljevic bizi den munduaren errealitateari bereziki atxikitzen zaio, bere filmetan egungo gizarteaz mintzatzen da, gerraz, inmigrazioaz, xenofobiaz…, guztiak ere bere filmografia osoan aztarna utzi duten gaiak eta azken bi hamarkadetako Europako zinemagile garrantzitsuenetako baten erakusgarri.
Bere lehenengo film luzea Cuvar plaze u zimskom periodu / Beach Guard in Winter izan zen (1976), eta Berlingo Zinemaldiko Nazioarteko Kritikaren Saria eskuratu zuen. Ordudanik, bere film guztiek parte hartu dute eta izan dira sarituak zinemaldi garrantzitsuenetan: Ikusleen Saria Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldian Someone Else’s Americarentzat (1995), Nazioarteko Kritikaren Saria Bure Barutarentzat (1998) eta Ikusleen Saria Tango argentinorentzat (1992) Venezian, Epaimahaiaren Sari Handia San Zimske Nocirentzat (2004) eta Donostiako FIPRESCI Saria Vreme cuda / Time of Miraclesentzat (1990), Valladolideko Urrezko Buruxkaren irabazle hiru bider –Someone Else’s America, Optimisti (2006) eta Honeymoons (2009)–, eta beste ezin konta ahala sari: Film Onenaren Europako Kritikaren Saria Bure Barutarentzat, Ingelesaz Bestelako Hizkuntzako Film Onenaren Urrezko Globorako izendapena Poseban tretman / Special Treatmententzat (1980),...
Nazionalismoaren gorakada zela eta, bere herrialdea utzi behar izan zuen 1992an. 1998an, berriz, itzuli egin zen han Bure Baruta errodatzera.