'Nire historia kontatzeko' erakusketaren aurkezpena Okendo Kultur Etxean
O Prentsa-oharra
2026 martxoak 25 • 13:30
Giza Eskubideen 23. Zinemaldiko Nire istorioa kontatzeko - Palestinian Museum Digital Archive, 1948-2023 erakusketa irekita egongo da martxoaren 26tik ekainaren 6ra Okendo Kultur Etxean.
Erakusketaren izenburua idazle palestinar Refaat Alareer-en poematik abiatzen da: palestinarren eguneroko bizitzaren istorio bat kontatzea, munduari erakusten zaizkien izu-irudiez harago. Eta hori egitea haiek eurek museoan utzitako familia-argazkien bidez, beren historiara hurbilketa zuzen eta xumea ahalbidetzen dutenak. Hori da proiektuaren asmoa: ia hogei mila irudiko artxibo erraldoitik, Palestinian Museum Digital Archive (PMDA) bildumako ehun eta hogeita bi argazki hautatu dira.