Logotipo Festival de Cine y Derechos Humanos

Giza Eskubideen VII. Zinemaldia.

FILM LABURREN LEHIAKETAREN OINARRIAK - GAZTE EPAIMAHAIAREN SARIA

Zinemaldien hautespen-batzordeak aukeratuko ditu lehiaketara aurkezten diren film laburrak. Hautespen horretan parte hartu ahal izateko, film laburrek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 2007ko urtarrilaren 1aren ondoren eginda egotea.
  • 30 min. baino gehiago ez irautea.
  • Giza Eskubideen gaia lantzea.
  • Formatu guztiek balio dute, bai zineak bai bideoak.

Film laburra lehiaketan inskribatzeko www.shortfilmdepot.com webean inskribatu eta gure zinemaldian izen eman behar da. DVD kopia bat eta izena emateko formularioa beteta bidali beharko dira 2009ko otsailaren 28a baino lehen.

SARIA

  • Parte hartuko duten film laburrek Gazteen Epaimahaiak Film Labur Onenari eskainitako Saria lortzeko aukera izango dute.
  • Antolatzaileek izendatuko dute Gazteen Epaimahaia, 18 eta 25 urte bitarteko gazteek osatutakoa.
  • Gazteen Epaimahaiak Film Labur Onenari emandako Saria 3000 €koa izango da.
  • Saria zinemaldiak amaitu eta gero ordainduko da eta film laburraren ekoizpen etxearentzat izango da osorik.

FILM LUZEEN LEHIAKETAREN OINARRIAK � IKUSLEEN SARIA

  • Zinemaldien hautespen-batzordeak aukeratuko ditu lehiaketara aurkezten diren film laburrak. Formatu guztiek balio dute, bai zineak bai bideoak.
  • Film bat lehiaketara aurkezteko, filmaren DVD kopia eta izena emateko formularioa beteta bidali beher dira, 2009ko otsailaren 28a baino lehen.

IZEN EMATEA

Datos personales
Director
Productora
Distribuidora
Festivales
Formato
Pantalla
Sinopsis

SARIA

Parte hartuko duten film luzeek Ikusleen Film Luze Onenari eskainitako Saria lortzeko aukera izango dute.