2026 apirilak 28 • 19:00

Antzoki Zaharra

Hizkuntza: gaztelania
75 minutu

Gonbidapenen erreserba: apirilak 17 • 11:30

Giza Eskubideen Zinemaldian Mafalda Saloio eta Sergio Haro Films zuzendarieen Aldapa filmaren proiekzioa. 

Erretratu koral eta gizatiarra, zaintzen eta erresistitzen aritutako emakumeen, aldapak elkarrekin igotzen jarraitzen duten emakumeen memoria aldarrikatzen duena. Altza auzoan, adineko emakumeen talde batek haien bizitzak zeharkatu dituzten aldapak partekatzen dituzte: migratzea, familia zaintzea, sostengatzea eta ia beti ikusezinak diren lekuetatik komunitatea eraikitzea. Aldapa filmak memoria horiek egunerokotasunaren duintasunari buruzko erretratu hurbil bihurtzen ditu, zuzeneko testigantza dimentsio performatibo batekin uztartuta. Gaur, José Manuel Varona Adineko Erretiratuen Elkarteko Gorputz eta Mugimendu Espresiboaren Tailerrean bilduta, migrazioak, lanak, adiskidetasunak eta eguneroko erresistentziak zeharkatutako historia horiek berreskuratzen dituzte haien ahotsek.

Solasaldia zuzendari eta parte-hartzaileekin

  • Arte zuzendaritza: Mafalda Saloio, Sergio Haro Films.
  • Argazki zuzendaritza: Sergio Haro Films.
  • Ekoizpena: Mafalda Saloio, Sergio Haro Films.
  • Gidoia: Mafalda Saloio, Sergio Haro Films.
  • Muntaketa: Sergio Haro Films.
  • Aktoreak: Ana Soto, Anastasia Egido, Benita Sagarzazu, Celia Silva, Eugenia Garrido, Idoia García, Mª Carmen Blázquez, Mª Jose Plaza, Mª Carmen García, Luisa Leal, Maruja Rodríguez, Milagros Buceta, Loli Martín, Nieves Pérez, Trini Barona, Paula Cuevas, Puri da Silva, Reme Kintana, Macrina Miranda, Maika Reguela, Encarna Muñoz, Angelines Grande, Txelo Estevez, Pepi Lopez.

Solasaldia