2026 apirilak 25 • 12:00

Victoria Eugenia Club

Hizkuntza: gaztelania, euskara
Azpitituluak: gaztelania
36 minutu

Gonbidapenen erreserba: apirilak 17 • 11:30

Giza Eskubideen Zinemaldian Jon Santamaria zuzendariaren Etxekoak filmaren proiekzioa.

Dokumentalak gazteria, migrazioa eta identitatea ditu ardatz, Gipuzkoan jaio edo hazi diren bigarren belaunaldiko gazteen bizipenetatik abiatuta. Haien testigantzen bidez, filmak kultur aniztasunari, tradizioen arteko talkari, gainditzeko indarrari eta harrera egin dien lurraldearekiko loturari buruzko erretratu intimoa osatzen du.

Protagonisten artean daude Omaimaael Youssfi eta Imane Chacha, Donostian hazi diren jatorri marokoarreko gazte musulmanak; Daniela Bustos, txikitan Gipuzkoara iritsitako kolonbiarra; Marta Lopes eta bere familia, 80ko hamarkadako Cabo Verdeko migrazio esperientziaren lekuko; Juan Dorje, migratzaile tibetar baten semea, gaur egun itsas ingeniaritzako doktoretza egiten ari dena; eta Lourdes Lagos Velásquez, modaren, musikaren eta beste gazte batzuen bidelaguntzaren arloan dabilen gaztea.

Solasaldia filmeko taldearekin eta parte-hartzaileekin

  • Zuzendaritza: Jon Santamaria.
  • Koordinazioa: Blanca Zaragüeta.
  • Ekoizpena: Fundación Zaragüeta Zulaica Fundazioa.
  • Babeslea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Departamentua.

Solasaldia