Humor negraAsaari Bibang
2026 apirilak 22 • 19:00
Hizkuntza: gaztelania
90 minutu
Gonbidapenen erreserba: apirilak 17 • 11:30
Asaari Bibang-en eskutik, Humor negra komedia show bat baino gehiago da; asmoen adierazpen bat da.
Bakarrizketa antirrazista eta afrofeminista honetan, umoreaz baliatuta, Asaari gai da itzulinguruka ibili gabe hitz egiteko Espainian emakume beltza eta migratzailea izatearen berezitasunez. Artistak topikoen, aurreiritzien eta estereotipoen ispiluaren aurrean jartzera behartzen du ikuslea, eta, aldi berean, gonbidatu egiten gaitu bidelagun izatera estereotipoak desegiteko bidaia horretan. Horretarako, errealitatera jaitsarazten gaitu oso ikuskizun dinamiko batekin, non gai hauek ukitzen diren: salbatzaile zuriaren sindromea, errepresentazioaren garrantzia, “beltz bakarra”, arrazarteko bikoteak, eta emakume beltzaren hipersexualizazioa imajinario kolektiboan. Bakarrizketa honetan, Asaari Bibangek jarrera lotsagabe eta erraietako batez eramaten gaitu barre egiten dugun bitartean pentsatzera, pentsatzen dugun bitartean barre egitera.