Nire istorioa kontatzekoThe Palestinian Museum Digital Archive
© The Palestinian Museum
mar. 26 - eka. 6 2026
The Palestinian Museum Digital Archivek utzitako argazkiek osatzen dute Nire istorioa kontatzeko erakusketa.
Komisarioa: Pablo Llorca.
Erakusketak palestinarren eguneroko bizitzaren istorio bat kontatzen du, munduari erakusten zaizkion beldurrezko irudietatik haratago. Ehundik gora familia-argazki utzi dituzte Palestinako Museoan, Birzeiten, eta horrek beren historiara zuzenean hurbiltzea ahalbidetzen du. Palestinar herriaren memoria jazarria babesteko pazientzia handiz bildutako artxiboa -suntsiketak ez die soilik bizitza, eraikin eta azpiegiturei eragiten, baita bere existentzia hutsaren lekuko den dokumentazioari ere-.
Jarduera osagarriak
Martxoaren 26an, bisita gidatuak: 18:00etan eta 19:00etan, gaztelaniaz. Izena aldez aurretik eman behar da: [email protected].
Apirilaren 18an, Beatriz Lecumberrik Palestina, la tierra estrecha liburua aurkeztuko du. 18:00etan, gaztelaniaz.
Maiatzaren 28an, Teresa Arangurenen liburuaren aurkezpena eta hitzaldia: Palestina, la existencia negada. 18:00etan, gaztelaniaz. Sarrera gonbidapenarekin.
Maiatzaren 29an, Sol Band musika talde palestinararren kontzertua. 18:00etan. Sarrera gonbidapenarekin.