Gaurtik aurrera ikastetxeek izena eman dezakete Giza Eskubideen 23. Zinemaldiak (apirilak 23-30) haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako.

2026.02.11
Ipuinak lorategi magikotik

Giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Animalien eguberri magikoa, Ipuinak lorategi magikotik eta Faisaien Irla pelikulen eskaintza luzatzen da. Proiekzioak Antzoki Zaharrean izango dira, apirilaren 20tik 29ra goizeko 10:00etan.

Eskaintza doakoa da eta www.donostia.eus webgunearen bidez eman dezakete ikastetxeek izena martxoaren 26ra arte.

Urtero bezala, Giza Eskubideen Zinemaldiak filmak lantzeko gida didaktikoak prestatu ditu. Proiekzioak ikusi aurretik eta ondoren haur eta gazteak giza eskubideen inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da helburua. Faisaien Irla filmaren kasuan, Asier Urbieta zuzendariak hartuko du parte bertaratutako gazteekin.

Filmak:

  • Animalien eguberri magikoa (Le Grand Noël des animaux, 2024) (72 min) Euskara

Adina: 4-6 urte
Sinopsia: Filmak bost istorio independente biltzen ditu, mundu osoan zehar bidaia harrigarriak bizi dituzten animaliak protagonista dituztenak: iparralde elurtutik hasi eta Japonia poetikoraino, baso sorginduetatik eta herri xarmangarrietatik pasatuz. Hainbat herrialdetako sei zinemagilek zuzendutako film honek adiskidetasuna, eskuzabaltasuna eta aniztasunarekiko errespetua ospatzen ditu, animazio-lan delikatu eta iradokitzailearekin.

  • Ipuinak lorategi magikotik (Pohádky po babicce, 2025) (82 min) Euskara

Adina: 7-9 urte
Sinopsia: Tom, Suzanne eta Derek anai-arrebek lehen aldiz ematen dute asteburua aitonarekin. Aitona pixka bat goibel dabil amona hil zenetik eta une zaila da guztiontzat. Baina Suzanne narratzaile-lanetan hasten da, amonak egin ohi zuen bezalaxe, eta etxea abenturazko, umorezko eta fantasiazko ipuin magikoz betetzen da. Familiaren tradizio kuttun bati jarraituz, bakoitzak osagai berri bat eransten die istorioei eta horri esker, guztiek ulertzen dute istorioak kontatzeak sendatzeko ahalmen itzela izan dezakeela. Poza eta barreak etxera itzultzen diren heinean, haurren eta aitonaren arteko lotura indartu egiten da, eta kontsolamendua eta indarra aurkitzen dute guztiek partekatutako oroitzapenetan.

  • Faisaien Irla (2025) (98 min) Euskara, frantsesa / Azpitituluak: gaztelania

Adina: 13 urtetik gora
Sinopsia: Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da, beraz, burujabetza partekatua dauka. Urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari. Laida eta Sambou, irla paretik paseatzen doaz, bi pertsona ikusten dituztenean ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertzen da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Ze estatu arduratuko da hilotzarekin?

Inskripzioa

Informazio gehiago: 610 743 432 / [email protected]