Giza Eskubideen 23. Zinemaldiko Nire istorioa kontatzteko - Palestinian Museum Digital Archive, 1948-2023 erakusketa irekita egongo da martxoaren 26tik ekainaren 31ra Okendo Kultur Etxean.

2026.03.25
© The Palestinian Museum

Erakusketaren izenburua idazle palestinar Refaat Alareer-en poematik abiatzen da: palestinarren eguneroko bizitzaren istorio bat kontatzea, munduari erakusten zaizkien izu-irudiez harago. Eta hori egitea haiek eurek museoan utzitako familia-argazkien bidez, beren historiara hurbilketa zuzen eta xumea ahalbidetzen dutenak. Hori da proiektuaren asmoa: ia hogei mila irudiko artxibo erraldoitik, Palestinian Museum Digital Archive (PMDA) bildumako ehun eta hogeita bi argazki hautatu dira.

Artxibo hau pazientziaz bildu da, herri palestinarraren jazarritako memoria gordetzeko — suntsiketak ez die soilik eragiten bizitzei, eraikinei eta azpiegiturei; baita haien existentzia bera egiaztatzen duen dokumentazioari ere. Material gehiena familia palestinarrek egindako dohaintzetatik dator; familiek 1900. urtea baino lehenagotik argazkiak atera izan dituzte beren eguneroko bizitzaz, eta hori funtsezko lekukotza da, indarkeria etengabearen gainetik, munduko edozein herrialdetako pertsonek bezala gozatzen eta arduratzen diren gauza berberez osatutako gizarte baten errealitatea ezagutzeko: zeremoniak, eskolak eta unibertsitatea, jaiak, kale‑bizitza, ikuskizunak… Horiek guztiak daude erakusketan.

Pablo Llorcak komisariatutako erakusketak 1948an hasten du ibilbidea, Nakba urtean —700.000 palestinar beren lurraldetik kanporatu zituztenean— eta gaur egunera arte iristen da.

Jarduera osagarriak

Martxoaren 26an: bi bisita gidatu egingo dira Pablo Llorca komisarioaren eskutik. 25 pertsonako talde mugatuak dira, eta, horregatik, aurretiko izen-ematea eskatzen da [email protected] emailera idatziz. Ordutegiak: 18:00etan eta 19:00etan.

Apirilak 18 (18:00etan), Okendoko areto nagusian: sarrera librea edukiera bete arte. Beatriz Lecumberriren libururaren aurkezpena eta hitzaldia: Palestina, la tierra estrecha

Maiatzak 28 (18:00etan), Okendoko areto nagusian, sarerra gonbidapenekin. Teresa Arangurenen liburuaren aurkezpena eta hitzaldia: Palestina, la existencia negada

Maiatzak 29 (18:00etan), Okendoko areto nagusia: sarrera gonbidapenarekin. Sol Band musika talde palestinarraren kontzertua

Antolatzaileak: Donostiako Udala - LankidetzaBakerako Lankidetza Bazarrea, Giza Eskubideen Zinemaldia, Donostia Kultura

Laguntzailea: The Palestinian Museum

Informazio gehiago: Okendo Kultur Etxea

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30

Larunbatak eta zubiak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00