2026ko udaberriko programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak
Ostegunean, martxoak 5, jarriko du Donostia Kulturak salgai udaberriko ordainpeko arte eszenikoetako programazioa: 52 ikuskizun. Donostia Kulturako bazkideek sarrerak erosteko abantailak izango dituzte: lehentasuna izango dute 24 orduz sarrerak erosteko (martxoaren 4ko 11:30etik martxoaren eko 11:30era) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan.
Ordainpeko 52 ikuskizun (18 antzezlan, 2 musikal, 18 kontzertu, 9 dantza lan eta 5 haur ikuskizun) izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta aretoetan, apiriletik ekainera bitartean. Horiez gain, Giza Eskubideen 23. Zinemaldia ere izango da 2026ko bigarren hiruhilekoan.
Donostia Kulturako bazkideek 24 orduz aurresalmenta berezia izango dute eskura (martxoaren 4ko 11:30etik martxoaren 5eko 11:30era)
Sarrerak ostegunean, martxoak 5, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. Aurretik, Donostia Kulturako bazkideek 24 orduz aurresalmenta berezia izango dute eskura (martxoaren 4ko 11:30etik martxoaren 5eko 11:30era) eta %20ko deskontua izango dute hainbat ikuskizunetan martxoaren 30era arte:
Victoria Eugenia Antzokia: Buen viento (apirilak 3), La última noche con mi hermano (apirilak 17), Dantza Gala (maiatzak 3,12:00), La chambre d'amour (maiatzak 22), No (ekainak 12), Fronteras (ekainak 13).
Antzoki Zaharra: Mugarri (apirilak 11), Atra Bilis (maiatzak 3), The Wackids (maiatzak 9), Violencia (maiatzak 10), 43º13'44''N (ekainak 11-12)
Halaber, abonamendu bat izango da eskuragarri denboraldi honetan Kulunka antzerki taldearen trilogia ikusteko: Forever, Solitudes eta André & Dorine.
Webgunean ez ezik beheko loturetako liburuxketan ere kontsulta dezakezu programazioa: