Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era bitartean garatuko da bai Victoria Eugenia Antzokian ꟷzinemaldiaren egoitza nagusianꟷ bai Antzoki Zaharrean, baita hiriko beste eszenatoki batzuetan ere. Aurten berriro izango da Tabakaleran Zinema eta Memoria zikloa. Zikloa osatzen duten hiru pelikuletan ꟷMes fantômes arméniens, La noche está marchándose ya eta Redlight to Limelightꟷ Historia kontatzeko garaian irudiek duten ahalmena eta garrantzia aztertzen dira.

2026.03.27
Mes fantômes arméniens

ZINEMA ETA MEMORIA (Tabakalera)

  • Mes fantômes arméniens (2025). Tamara Stepanyan. Frantzia-Armenia

Tamara Stepanyanek bidaia iradokitzaile bati ekiten dio armeniar zinemaren mundu ahaz-tuan zehar. Bere aitarekin, Vigen Stepanyan aktore ezagunarekin izandako elkarrizketa batean inspiratuta, dokumental liluragarri honek bizia ematen dio bere historia zirraragarri-ari, galera pertsonalarekin lotuta. Film honek identitatea, maitasuna, borroka eta adieraz-pen artistikoa bezalako gai unibertsalak jorratu zituzten filmen atzean dagoen espiritu sor-tzailea aztertzen du. Armeniar zinema sobietarra ez ezik, herrialde hartako narratibaren arima iraunkorra ere jasotzen du: bere edertasuna, bere borrokak eta bere izaera apurtezi-na.

  • La noche está marchándose ya (2025). Ezequiel Salinas, Ramiro Sonzini. Argentina

Pelu hogeita hamar bat urteko gaztea da, eta nekez ari da bizirauten udal zineklub bateko proiekzionista lanean jasotzen duen soldatarekin. Lana galdu ondoren, onartu egiten du gaueko zaintzaile gisa geratzea eta, ezusteko eta zoritxarreko aldaketa batzuk direla medio, zineman ezkutuan bizitzen amaitzen du, gauero berrikusten dituen filmak lagun dituela. Pelu gero eta erosoago dago bizileku berri horretan, eta komunitate txiki bat osatzen hasten da, itxiera-ordutegiaren ondoren zinema hartzen duena. Hala ere, haiek bizi duten prekarietate ekonomikoa krisi orokor baten parte denez gero, egoera horrek zinema ixtea ekarri eta arriskuan jartzen du bertako komunitate txikia.

  • Redlight to Limelight (2025). Bipuljit Basu. India-Finlandia-Letonia

 Dokumentalak gazte talde bati jarraitzen dio. Hauek pasioz ehuntzen dituzte istorioak beren ama eta ahizpekin, beren bideo-produkzio etxearen bitartez. Helburua: Kalighateko (Kalkuta) burdeleko sexu-langileen bizitzan aldaketa nabarmena lortzea. Beren errealitate lizunaren mamuak alde batera utzita, istorioak kontatzeak harrigarriro ematen dien poz horretan murgiltzen dira emakumeak eta haurrak, burdela leku hobeago bat izatea lortzeko nahi biziak bultzatuta.