José Luis Borau
Zine kritikaria Heraldo de Aragón (Zaragoza) egunkarian 1952ko azarotik 1956ko urtarrilera arte; IIECko (hasiera bateko zine eskola) ikasle bikaina, 1960an “cabo de buena esperanza” taldeko kidea –ondorengo Espainiako Zine Berriaren hazia izan zen lizentziatu taldea–, lan eskariak jasotzean bere aurreneko bi film luze profesionalak zuzendu aurretik –Brandy (1964) eta Crimen de doble filo (1965)–; produktorea eta zuzendaria publizitate arloan, eta hirurogeiko urteetako telebistan oso ezagunak izan ziren hainbat eta hainbat iragarkiren sortzailea; gidoi irakaslea EOCn (Zinematografiako Eskola Ofiziala: lehen aipatutako eskola berak 1962tik aurrera hartutako izen berria), eta bere ikasleen mirespena eta begirunea jasotakoa: Iván Zulueta, Manuel Gutiérrez Aragón, Pilar Miró, Antonio Drove, José Luis García Sánchez, Ángel Fernández-Santos, Fernando Méndez-Leite, Josefina Molina, Cecilia Bartolomé eta Luis Megino, besteren artean; 1965 eta 1968 urte bitartean telebistako zenbait programa dokumentalen errealizadorea; zinegile hauen produktorea: Iván Zulueta –Un, dos, tres, al escondite inglés (1970)–, Jaime de Armiñán –Mi querida señorita (1972)– eta Gutiérrez Aragón –Camada negra (1977)–; 1973tik aurrera berak zuzendu izan dituen pelikula guztien produktorea –Hay que matar a B (1975), Furtivos (1975), La sabina (1979), Río abajo (1984), Tata mía (1986), Niño Nadie (1997) eta Leo (2000)–; baita film horietako batzuen banatzailea ere; guzti-guztien gidoigilea; antzezle nabarmena horietako batean –Furtivos–, Gutiérrez Aragónek zuzendutako beste batean –Malaventura (1988)– protagonista eta beste errealizadore batzuen hainbat lanetan presentzia apalagoa edo pasadizozkoa izan duena; 1994 eta 1998 urte bitartean Arteetako eta Zientzia Zinematografikoetako Akademiako lehendakari; Arte Ederretako San Luis Errege Akademiako (Zaragoza), Arte Ederretako San Fernando Errege Akademiako (Madril) eta Espainiako Errege Akademiako kide; bere izena daraman fundazioaren sortzaile, zinea ikasten ari direnei bekak emateko eta ikerlanak bultzatzeko 2008an abian jarritakoarena...