Patricio Guzmán
Patricio Guzmán azken berrogei urteotako munduko dokumental egile handienetakoa da. Txileko historia berriaren kronista –Salvador Allendek boterea hartu eta gaur egunera artekoa–, 1941ean jaio zen Santiagon eta Madrilgo Zinematografiako Eskola Ofizialean egin zituen ikasketak. 1973an, kronista La batalla de Chile bost orduko dokumentala filmatu zuen, Allenderen gobernuaren amaierari buruzkoa. Estatu kolpearen ostean, fusilatzeko mehatxua egin zioten eta bi astez inkomunikatuta egon zen estadio nazionalean.
1973ko azaroan utzi zuen herrialdea. Kuban, Espainian eta Frantzian bizitu zen, eta mundu osoko sariketetan erakutsitako dokumentalak egin zituen: En nombre de Dios (1987), La cruz del sur (1992), Pueblo en vilo (1995), Chile, la memoria obstinada (1997), Isla de Robinson Crusoe (1999), El caso Pinochet (2001), Madrid (2002), Mon Jules Verne (2005) eta Salvador Allende (2004). Nostalgia de la luz zuzendu zuen 2010ean, hain zuzen ere, zinemaldi honetan Film Luze Onenari Amnesty Internationalen saria irabazi zuena. Irakasle gisa, zinema dokumentalari buruzko eskolak ematen ditu Europan eta Latinoamerikan. Santiagoko Dokumentalen Zinemaldiaren (FIDOCS) sortzaile eta zuzendaria da. Frantzian bizi da.