Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era garatu da, erantzun bikainarekin publikoaren aldetik.

Imanol Uribe: Premio Festival de Cine y Derechos Humanos 2026 (Foto: Floro Azqueta)
Imanol Uribe: 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria (Argazkia: Floro Azqueta)

 

Palestine 36 (2025) filmak, 2019an Zinemaldiaren Saria jasotako Annemarie Jacir zuzendari palestinarrarenak, eman zion hasiera apirilaren 23an Victoria Eugenia Antzokian aurtengo edizioari. Rebuilding (2025) film estatubatuarrak, Max Walker-Silverman zuzendari duenak, eman zion amaiera zinemaldiari apirilaren 30ean, Victoria Eugenian, sariak banatu ziren gala batean, Imanol Uribek jasotako sari berezia tartean, bere ibilbide osoari.

Emanaldi gehienak Victoria Eugenian eskaini ziren. Saioetako batzuk Antzoki Zaharrean izan ziren, besteak beste, Zinema eta Biktimologiako III. Zikloaren baitako bi filmenak. Tabakaleran lau lan proiektatu ziren, horietako hiru Zinema eta Memoria zikloan eta laugarrena Euskadiko Filmategiak antolatutako saio berezi batean. Zinema-programazioa egunero osatu zen protagonisten, zinemagileen eta landutako gaietan adituak diren pertsonen solasaldiekin. Goizeko 8 saio egin ziren Antzoki Zaharrean hiriko ikastetxeentzat. Adin taldearen arabera aukeratutako filmak Animalien eguberri magikoa (2024), Ipuinak lorategi magikotik (2025) eta Faisaien Irla (2025) izan ziren.

Giza Eskubideen Zinemaldiak honako jarduera hauek ere eskaini zituen: Asaari Bibangen Humor negra bakarrizketa Antzoki Zaharrean; 4 erakusketa Donostia Kulturako espazioetan; Babes TÚ giza eskubideei buruzko online jokoa, eta La era Trump y sus consecuencias mahai-ingurua.

Bisitariak

Inaugurazioan izandako Billy Howle aktore britainiarretik hasita —Palestine 36 filmeko protagonistetako bat— itxieran zinemaldiak Imanol Uriberi emandako sari bereziraino, gure artean ere izan dira, besteak beste, Tamara Stepanyan, Natxo Leuza, Bàrbara Mestanza, Marc Pujolar, Lander Garro, Mafalda Saloio eta Sergio Haro zinemagileak, beren filmak aurkeztera etorriak.

Bestetik, eztabaida eta mahai-inguruetan parte hartu dute, besteak beste, Eva Suárez-Llanos Amnesty Internationaleko Espainiako Ataleko zuzendari laguntzaileak; Paco Etxeberria auzitegiko medikuak; Gema Varona Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendariak; Aamer Anwar eta Cecilia Piris abokatuek; Javier Canivell Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko zuzendari nagusiak; Esperanza Santos Mugarik Gabeko Medikuen Espainiako larrialdietako koordinatzaileak; eta Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait irakaslek.

Klik bakar batez

Ikusleak

7.837 ikusle bertaratu dira Zinemaldiko proiekzioetara: 5.298, Victoria Eugenia eta Principal antzokietako 23 saioetara; 2.292 ikasle, Antzoki Zaharreko goizeko 8 saioetara; eta 247, Tabakaleran programatutako lau saioetara.

5.788 pertsonak bisitatu dituzte antolatutako 4 erakusketak: Nire historia kontatzeko (Okendo Kultur Etxea), Hiru Mugak (Aiete Kultur Etxea), Artea eta Giza Eskubideak. Haur eta gazteen 22. ekitaldia (Victoria Eugenia Antzokia) eta Itxaropenera behartuta (Victoria Eugenia Antzokia).

Gainerako jardueretan (mahai-inguruak, bakarrizketa, Babes TÚ online jokoa) 1.208 pertsonak hartu dute parte.

Guztira 14.833 ikuslek hartu dute parte zinemaldian.

Datu nagusiak

  • 46 pelikula (27 film luze eta 19 film labur) 35 nazionalitatekoak
    4 erakusketa
    14.833 parte-hartzaile
inauguracion
Bukaera Victoria Eugenia Antzokian (Argazkia: Floro Azqueta).

Edizio honetako gaiak

  • Afrika mendebaldeko haur soldaduak
  • Auzo baten indarra deportazio baten aurrean
  • Bangladesh, injustizia klimatikoaren epizentroan
  • Britainiarren agintaldiaren ondorio konponezinak Palestinan
  • Emakumeen etengabeko matxinada sistema patriarkalaren aurka
  • Erlijioen interpretazio patriarkala
  • Haurren osasunaren dimentsio soziala
  • Indarkeria matxista salatzea: zigor bihurtutako eskubidea
  • Kriminal naziak Latinoamerikan: zigorgabetasunaren eta desmemoriaren artean
  • Migrazioa eta mugako polizien kontrolak su-armekin
  • Prekarietatearen feminizazioa ehungintzako industrian Europan
  • Prozesu judizialak indarkeria politikoaren testuinguruetan
  • Sororitatea emakume errefuxiatuen artean: Tunisia ispilu global gisa
  • Trans izatea eta landa-munduan bizitzea

Parte-hartzaileak

  • Aitor Bengoetxea
  • Aamer Anwar
  • Estibaliz Argüelles
  • Javier Canivell
  • Raquel Celis
  • Ivania Cruz
  • Sandra Escurza
  • Nagore Eskisabel
  • Paco Etxeberria
  • Izaskun Ferrer
  • Joan Font
  • Idoia García
  • Lander Garro
  • Javier Gómez Zapiain
  • Sergio Haro
  • Billy Howle
  • Natxo Leuza
  • Pablo Llorca
  • Samuel Martín-Sosa
  • Amaia Mayor
  • Bàrbara Mestanza
  • Macrina Miranda
  • José Naranjo
  • Jokin Pascual
  • Cecilia Piris
  • Marc Pujolar
  • Juan Luis Rod
  • Mafalda Saloio
  • Jon Santamaria
  • Esperanza Santos
  • Tamara Stepanyan
  • Gema Varona
  • Mihiret Elisa Zarate
  • Bego Zubia