Pilar Bardem
Giza eskubideen Zinemaldiak, lehen aldiz, izen bereko saria eskaintzen du, eta lehendabiziko hau Pilar Bardem aktoreari ematen dio, demokraziaren, bakearen eta giza eskubideen defentsagatik, eta babes gutxieneko kausa eta kolektiboei eskainitako elkartasunagatik. Hain zuzen, Pilar Bardemek hainbat ekimenetan parte hartzen du, hala nola Genero Bortizkeriaren aurkako Emakumezko Artisten Plataforman, Gerraren aurkako Kulturan, Ekialde Hurbilean bake zuzenaren bila diharduen Palestina Orain Plataforman, Sahararen aldeko Elkartasun Elkarteen Estatuko Koordinakundean eta abarretan.
Sevillan 1939an jaioa, azken hamarkadetako espainiar zinemaren aktorerik behinekoenetakoa da. Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto (Agustín Díaz Yanes, 1995) filmean egindako lanagatik aktore-zerrendako interpretazio onenaren Goya saria irabazi zuen. Espainiar zuzendari inportanteenetakoak agertzen dira berak egindako filmen buru: Fernando Fernán-Gómez (El mundo sigue, 1965), Gonzalo Suárez (La Regenta, 1974), Juan Antonio Bardem anaia (El poder del deseo, 1975), Bigas Luna (Las edades de Lulú, 1990), Enrique Urbizu (Todo por la pasta, 1991), Julio Medem (Vacas, 1992), Pedro Almodóvar (Carne trémula, 1997), José Luis García Sánchez (María querida, 2004).