Izaskun Ferrer Iglesias
Iragandako ekitaldia
Donostialdea ESIko erizaina eta gaur egun Erizaintzako zuzendariordea. Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbide profesionala du asistentziaren arloan, hainbat zerbitzutan garatua, besteak beste, larrialdietan, zainketa intentsiboetan, ebakuntza-gelan eta pediatrian, bai eta taldeak kudeatzeko eta gainbegiratzeko ardura duten lanpostuetan ere. Orain duen erantzukizunean, kalitatera, pazientearen segurtasunera eta asistentziaren humanizaziora bideratutako arreta-ereduak bultzatzen dihardu, ebidentzian oinarritutako erizaintzako praktika sustatzen, pertsonak ardatz hartuta.