Aamer Anwar

Solasaldia

Filma: Everybody to Kenmure Street

Gaia: Auzo baten indarra deportazio baten aurrean

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

Erresuma Batuko giza eskubideen abokatu gailenetako bat da, eta ahotsik ez dutenen defendatzailetzat dute. 2021ean, arrakastaz negoziatu zuen poliziarekin Kenmure Streeten (Glasgow) atxilotutako bi pertsonaren askapena, beren deportazioa eragozteko egin zen kale-protesta jendetsu baten ondoren. Aamer ezaguna da, bestetik, Clara Ponsatí politikari katalanaren defentsagatik; Espainia hura estraditatzen saiatu zen independentzia-erreferendumagatik. 2015etik, Sheku Bayohren familiaren ordezkaria da. Poliziaren zaintzapean hil zen hura, eta Eskoziako George Floyd gisa egin zen ezaguna.