Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
ARGIRA

DANTZA:
ARGIRA
VERDINI DANTZA TALDEA

Giza Eskubideen V. Zinemaldian, Verdini Dantza Taldeak bere obra berria aurkeztuko du, Argira. Esperientzia handiko talde donostiar honek dantza-arloan dihardu urritasunak dituzten pertsonekin eta bere seigarren ikuskizuna da eskainiko duten hau. Argira bere aurreko Ilunpetik ikuskizunaren ondoren sortu duen obra da.

Argira ikuskizunak amets duen gizarte modernoak askatasun osoz garatzeko aukera ematen die urritasunak dituzten pertsonei. Obra egiteko, Isabel Verdini koreografoa ipuin batean oinarritu da, behinola zahar batek txolarre bat hartu zuela kontatzen diguna, bere ustez hirian arriskua nonahi zegoelako eta bertan ezin izango zuelako bizirik iraun. Hortaz, etxera eraman zuen lagundu eta babestu nahian, eta kaiola batean sartuta utzi zuen txoria, lasai, kanpoko edozein arriskutik salbu. Janaria ematen zion, maitasun handiz zaindu zuen… baina, egun batean, hilik aurkituko zuen.

Metafora horretan oinarrituta, Isabel Verdinik bere kezka adierazi nahi du: “Maite dut, zaindu eta babestu egiten dut, gozamen hartzen dut, negar eta barre egiten dut, berarekin eta berarentzat bizi naiz eta sufritzen dut, baina… Izaki librea izaten laguntzen al diot? Uzten al diot bere askatasunaz baliatzen?”.

Zuzendariak: Isabel Verdini, Agurtzane Verdini
Koreografia: Isabel Verdini
Koreografi laguntzailea: María San Sebastián
Zuzendari artistikoa: Isabel Verdini
Antzezleak: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Marta Garmendia, Naroa Azaldegui, Nekane Prieto, Ainhoa Andrés, María San Sebastián, María Herrero, Haizea Sendón, Iker Leizaola, Isabel Verdini
Jatorrizko musika: Ismael Yagüe
Zuzeneko musika: Ismael Yagüe (txistua, silbotea, flauta, teklatua eta perkusioa), Mónica Sánchez (biolina), Koldo Telletxea (ahotsa), Nerea Astarbe (panderoa)
Pedagogoa: Elena Aguilera
Produkzioko zuzendaria: Jesús Murua
Produkzioko laguntzailea: Cipri Sendón
Jantziak: Agurtzane Verdini
Argien diseinua: Carlos Salaberria
Fotografia: Javier Echezarreta