Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
QUIERO VIVIR

QUIERO VIVIR (I Want to Live!, 1958)

Iparramerikar zinema klasikoak sortu dituen heriotza-zigorraren aurkako aldarririk ospetsuenetakoa, Susan Hayward protagonistari Hollywoodeko Oscar eskuratu ziona, gas kamerari aurre egiten dion emakumearen paper ahaztezinarengatik. Somebody Up There Likes Me (1956), West Side Story (1961) zein The Sound of Music (1965) filmen zuzendari Robert Wisek zuzentzen du gaizkile giroan eta taberna arriskutsuetan ibili ohi den Barbara Graham-en historia: Ezagutzen dituen bi lagunek andre zahar bat hil dute. Poliziak harrapatzen dituenean, Barbarak salatu dituelakoan, errua berari leporatzen diote. Ahaleginak eta bi egingo ditu epaiketan, zigor handienari itzuri nahian.

Estatu Batuak
Zuzendaritza: Robert Wise
Ekoizpena: Walter Wanger / Figaro Films
Gidoia: Nelson Gidding, Don Mankiewicz
Argazkia: Lionel Lindon
Musika: Johnny Mandel
Muntaketa: William Hornbeck
Aktoreak: Susan Hayward, Simon Oakland, Virginia Vincent, Theodore Bikel, Wesley Lau
Iraupena: 82 min.
Kontaktua: Cooper Films
Tf: 93 213 03 13
cooperfilms@hotmail.com

HERIOTZA-ZIGORRA