Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
ALL THE INVISIBLE CHILDREN

ALL THE INVISIBLE CHILDREN (2006)

Munduko hainbat bazterretako neska-mutilen arazo bana jorratzen dute zazpi zuzendarik. Emir Kusturica – Time of the Gypsies (1988), Underground (1995)–, Spike Lee –Malcolm X (1992), Inside Man (2006)–, Kátia Lund –Cidade de Deus (2002)– John Woo –Bullet in the Head (1990), Face/Off (1997)– bezalako zinemagileak dira. Kontatzen dizkiguten istorioak Afrikan, Estatu Batuetan, Txinan, Brasilen, Europan gertatzen dira. Protagonistak, berriz, ume soldaduak, Sao Paulo nahiz Napoliko bazterreko zokoetan mugitzen diren haurrak, New Yorkeko neska bat GIB birusak jota… dira.

Frantzia-Italia
Zuzendaritza: Mehdi Charef, Emir Kusturica, Spike Lee, Kátia Lund, Jordan Scott & Ridley Scott, Stefano Veneruso, John Woo
Ekoizpena: Maria Grazia Cucinotta, Chiara Tilesi, Stefano Veneruso / MK Film Productions, RAI Cinema
Gidoia: Mehdi Charef, Stribor Kusturica, Cinqué Lee & Joie Lee, Kátia Lund & Eduardo Tripa, Jordan Scott, Stefano Veneruso & Diego De Silva, Qiang Li
Argazkia: Philippe Brelot, Michel Amathieu, Cliff Charles, Toca Seabra, Jim Whitaker, Vittorio Storaro, Changwei Gu
Musika: Rokia Trore, Stribor Kusturica, Terence Blanchard, Antonio Pinto, Ramin Djawadi, Maurizio Capone, Hai Lin
Muntaketa: Yannick Kergoat, Svetolik Zajc, Barry Alexander Brown, Estevan Santos, Dayn Williams, Ugo De Rossi, Robert A. Ferretti
Aktoreak: David Thewlis, Rosie Perez, Zhao Zhicun, Kelly Macdonald, Francisco Anawake
Iraupena: 116 min.
Kontaktua: Barton Films
Tf: 94 424 05 59
bartonfilms@bartonfilms.com
www.bartonfilms.com

HAURREN ESKUBIDEAK