11’09’’01 – 11 DE SEPTIEMBRE (11’09’’01 – September 11, 2002)
Mundu osoko 11 zinegilek aurkezten dute, nork berea, irailaren 11ko New York eta Washingtongo atentatuen ikuspegi bana. Mundua aldarazi zuten gertaerei eskainitako 11 begirada ezberdin. 11 minutu eta 9 segundoko 11 film labur. Iran, Frantzia, Egipto, Bosnia-Herzegovina, Burkina Faso, Erresuma Batua, Mexiko, Israel, India, Estatu Batuak eta Japoniako zuzendariek istorio bana, bizipen bana eskaintzen dute. Irango maistra bat saiatzen da ikasleei atentatua azaltzen. Bukatutako maitasun baten historia. Youssef Chahine soldadu estatubatuar batekin hizketan. Srebrenicako sarraskian senideak galdu zituzten emakumeek hiritik desfilatzen dute. Burkina Fason, kalean Bin Laden ikusi dutelakoan, ume batzuk harrapaketari ekin nahi diote, amerikar gobernuak eskainitako saria eskuratu nahian. Ken Loach 1973ko irailaren 11az mintzo da, Pinocheten tropek Salvador Allende asasinatu eta bere Gobernua suntsitu zuenekoaz. González Iñarritu eta tragediaren soinuak. Atentatu terrorista bat Jerusalemen. Estatu Batuak, musulmanez mesfidati. Ernest Borgnine argirik gabeko apartamendu batean. Bigarren Mundu Gerrako soldadu japoniar bat bere herrira itzuli da, suge bat dela sinetsita.
Egipto-Estatu Batuak-Frantzia-Britainia Handia-Iran-Japonia-Mexiko
Zuzendaritza: Youssef Chahine, Amos Gitai, Alejandro Gonzalez Iñárritu, Imamura Productions, Claude Lelouch, Sixteen Films, Samira Makhmalbaf, Mira Nair, Idrissa Ouedraogo, Sean Penn, Danis Tanovic
Ekoizpena: CIH Shorts, Catherine Dussart Productions, Comme des Cinémas, Galatée Films, Imamura Productions, La Générale de Production, Les Films 13 de la Plaine, MISR International Films, Makhmalbaf Productions, Sequence 19 Productions, Sixteen Films, Studio Canal, Zeta Film
Gidoia: Youssef Chahine, Amos Gitai & Marie-Jose Sanselme, Alejandro Gonzalez Iñárritu, Daisuke Tengan, Claude Lelouch & Pierre Uytterhoeven, Paul Laverty & Ken Loach & Vladimir Vega, Samira Makhmalbaf, Sabrina Dhawan, Idrissa Ouedraogo, Sean Penn, Danis Tanovic
Argazkia: Mohsen Nasr, Yoav Kosch, Alejandro Gonzalez Iñárritu, Masakazu Oka, Pierre-William Glenn, Jorge Müller Silva & Nigel Willoughby, Ebrahim Ghafori, Declan Quinn, Luc Drion, Samuel Bayer, Mustafa Mustafic
Musika: Alexandre Desplat, Gustavo Santaolalla & Osvaldo Golijov, Tarô Iwashiro, Vladimir Vega, Mohammad Reza Darvishi, Salif Keita & Manu Dibango, Michael Brook & Heitor Pereira,
Muntaketa: Rashida Abdel Salam, Kobi Netanel, Kim Bica & Robert Duffy & Alejandro González Iñárritu, Hajime Okayasu, Stéphane Mazalaigue, Jonathan Morris, Mohsen Makhmalbaf, Allyson C. Johnson, Julia Gregory, Jay Lash Cassidy, Monique Rysselinck
Aktoreak: Ernest Borgnine, Tatjana Sojic, Maryam Karimi, Emmanuelle Laborit, Nour El-Sherif
Iraupena: 134 min.
Kontaktua: Alta Classics
Tf: 91 542 27 02
altafilms@altafilms.es
www.altafilms.com