Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
DEEP BLUE

DEEP BLUE (2003)

“Lehen,itsasoetan barna ibiltzen ziren bale urdinak milioi laurdena baino gehiago ziren, baina orain ehunka ale geratzen dira, ez gehiago. Orain arte azalera besterik ez dugu ukitu…”. Bidaia harrigarria itsasoaren sakonera, berrikitan egindako Tierra (2007) filmaren arduradunek gauzatua. Deep Blue filma berrizalea da, zenbait urtetan errodatu eta ozeanoen irudi harrigarriak erakusten dituena. Zinema dokumentalean inoiz egin den proiekturik berezi eta osatuenetako bat izaki, film honek itsasoen handitasuna eta ikusgarritasuna erakusten die ikusleei, eta bidaian sarrarazten ditu, koralezko arrezifeen itsaso sakon gabeetatik Antartikoko kostalde mortuetaraino, itsas zabaleko eremu erraldoietatik ozeanoaren sakonik sakonenetaraino. Alastair Fothergill zuzendariak dioenez: “Ikuslea eramango dugu lehen ikusi gabeko mundura, gure planetaren azken muga dagoela nik benetan sinesten dudan hartara”.

Britainia Handia-Alemania
Zuzendaritza: Alastair Fothergill, Andy Byatt
Ekoizpena: Alix Tidmarsh, Sophokles Tasioulis / BBC Wordlwide, Greenlight Media
Gidoia: Alastair Fothergill, Andy Byatt
Argazkia: Doug Allan, Peter Scoones, Rick Rosenthal
Musika: George Fenton
Muntaketa: Martin Elsbury
Iraupena: 90 min.
Kontaktua: Wanda Visión
Tf.: 91 351 72 83
www.wandavision.com

EKOLOGIA ETA BIZIRAUPENA