Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
EL PEQUEÑO SALVAJE

EL PEQUEÑO SALVAJE (L’enfant sauvage, 1970)

XVIII. mende bukaerako Frantzian, basoan animalien gisara hazia zirudien hamabi bat urteko mutikoa aurkitu eta harrapatu zuen ehiztari talde batek. Parisko haur gormutuentzako eskola batera bidalita, gaizki tratatua eta gutxi artatua zen; izan ere, bitxikeria zientifikotzat zeukaten… harik eta Itard doktorea (papera zuzendariak berak jokatua) umeaz arduratu eta egonarri handiz bakarka zibilizatzeari lotu zitzaion arte. François Truffaut-en filmik ezagunenetakoa den hau “Aveyron-go basatia” deitutako benetako gertakarian eta hezteko lanean urteak eman zituen Jean Itard doktorearen idatzietan oinarritua da.

Frantzia
Zuzendaritza: François Truffaut
Ekoizpena: Les Films du Carosse, Les Artistes Associés
Gidoia: François Truffaut, Jean Gruault
Argazkia: Néstor Almendros
Muntaketa: Agnès Guillemot, Yann Dedet
Aktoreak: Jean-Pierre Cargol, François Truffaut, Françoise Seigner, Jean Dasté, Annie Miller
Iraupena: 83 min.
Kontaktua: Cooper Films
Tf.: 93 213 03 13
cooperfilms@hotmail.com

HEZKUNTZA ESKUBIDEA