Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

EMAKUMEEN ESPLOTAZIOA

NBEren datuen arabera, munduan urtero lau milioi emakume eta bi milioi adingabe izaten dira pertsonen trafikoaren biktima. Gizakien salerosketa eta trafikoaren helburua ustiakuntza izan ohi da: beste pertsonak erabiltzea haiengandik etekinak lortzearren, orokorrean abusuaz eta gehiegikeriaz, helburu ekonomikoz maiz.

Prostituzioa, behartutako lanak, esklabo jardutea edo organoen erauzketa izan ohi dira ustiatzeko bide batzuk. Emakumeen ustiakuntza hazten ari den fenomenoa da, krimen antolatuaren eskutik. Badirudi datozen urteetan fenomeno hau mafien negozio nagusia izango dela, drogarena berarena baino errentagarriago da eta.

Estortsio era hau erroizteko borrokan diharduten organismo batzuen ustez, sexuari lotutako trafiko eta ustiakuntza ezabatzearren, mundu osoan prostituzioa deuseztatzea izango litzateke hartu beharreko lehendabiziko neurria.

Giza Eskubideen Aldarrikapena
http://www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

Euskadiko GGKEen Koordinakundea
http://www.ongdeuskadi.org/principal_e.asp