Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
COLINAS CIEGAS

COLINAS CIEGAS (IMang shan, 2007)

Laurogeita hamarreko urteen hasieran, Bai Xuemei ikasle gaztea bahitua izan da, eta Txina iparraldeko azken bazterreko herrixka bateko nekazari bati saldua. Etengabe da bortxatua eta gaizki tratatua, komunitate osoaren oniritziz, zeren eta haientzat emakume baten erosketa gauza arrunta baita. Handik ihes egiteko saio guztiak alferrik dira. Senarrarekin eta honen gurasoekin bizi eta lan egiten du; lehenbailehen haurdun geratu eta seme bat izan dezala nahi dute, familiaren ondorengoa ziurtatzearren. XXI. mendeko Txinan oraindik egunerokoa den errealitate baten erretratu bortitza, Mang jing / Blind Shaft (2003) filmaren zuzendariaren eskutik.

Txina
Zuzendaritza: Li Yang
Ekoizpena: Li Yang / Tang Splendour Films
Gidoia: Li Yang
Argazkia: Jong Lin
Muntaketa: Li Yang, Mary Stephen
Aktoreak: Huang Lu, Yang Youan, Zhang Yuling, He Yunle, Jia Yinggao
Iraupena: 97 min.
Kontaktua: Baditri
Tf: 93 201 04 67
baditri@baditri.com
ww.baditri.com

EMAKUMEEN ESPLOTAZIOA