Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIAREN SARIA

LAS 13 ROSAS Adriano Castoro

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak aurtengo Saria Elías Querejeta ekoizle eta gidoilariari eskaini dio, lanean agertu duen
konpromisoagatik eta bere filmografian ez ezik bere ibilbide osoan giza eskubideen alde egin duen borrokagatik.

Elías Querejeta Hernanin (Gipuzkoan) jaioa da, 1934an. Ezbairik batere gabe, espainiar zinemak historian izan dituen pertsonaia inportanteenetako bat da. 1963az geroztik gaur arte berrogeita hamar film luze baino gehiago ekoitzi ditu, hainbat zuzendarirekin elkarlanean, areago, gehienei lehen aukera berak emanda. Hona, besteak beste: Carlos Saura –La caza (1965), Cría cuervos (1975)–, Víctor Erice –El espíritu de la colmena (1973), El sur (1983)–, Montxo Armendáriz –Tasio (1984), Historias del Kronen (1995)–, Manuel Gutiérrez Aragón – Habla, mudita (1973)–, Emilio Martínez-Lázaro –Las palabras de Max (1978)–, Ricardo Franco –Pascual Duarte (1975)–, Francisco Regueiro, Gracia Querejeta –Siete mesas de billar francés (2007)–, Fernando León de Aranoa –Los lunes al sol (2002)–, betiere proiektu muga-mugako, pertsonal, garai historiko bakoitzean ongi errotutako errealitate sozialari zuzenean heltzen diotenen alde eginda.

Bere lanaldi luzean ezin ahala sari jaso ditu, hala nola Zinematografiako Sari Nazionala 1986an, Arte eta Zientzia Zinematografikoen Urrezko Domina 1998an, Hezkuntza eta Kulturako Ministerioaren Arte Ederren Merezimenduko Urrezko Domina 2001ean... eta mundu
osoan egin diote omen: Bruselan, Caracasen, Chicagon, Londresen, Parisen, Varsovian, Donostian (Urrezko Danborra 1998an)…