Jong-du, ezintasun psikiko arina duen gizona, kartzelatik atera berri da ustekabeko auto istripu batengatik ezarri zioten zigorra bete ondoren. Etxera itzultzean gaitzetsi egin du bere familiak berak. Egun batean, istripuan hil zen gizonaren familia bisitatu eta haren alaba, Gong-ju, ezagutuko du: garun perlesia du hark eta anaiarengandik ia erabat abandonatuta bizi da apartamentu ziztrin batean. Lehenengo elkarraldian neska bortxatu ondoren, maitasun harremana sortuko da euren artean, inguruan dituztenek onartuko ez dutena.
Urtea: | 2002 |
---|---|
Jatorria: | Hego Korea |
Zuzendaritza: | Lee Chang-dong |
Ekoizpena: | Cho Min-cheul, Jeon Jay, Myeong Gye-nam, Lee Chang-dong / Dream Venture Capital, East Film Company, UniKorea Pictures |
Gidoia: | Lee Chang-dong |
Argazkia: | Choi Yeong-taek |
Musika: | Lee Jae-jin |
Muntaketa: | Hyun Kim |
Aktoreak: | Sol Kyung-gu, Moon So-ri, Ahn Nae-sang, Ryoo Seung-wan, Chu Kwi-jung |
Iraupena: | 132 min. |
Kontaktua: | Finecut |
Email: | jennyhan@finecut.co.kr |
Web: | www.finecut.co.kr |