Eta zinea aurrera doa. Giza eskubideen aldeko zinearen historiak, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 60. urteurrena ospatzeko, ibilbide bat egingo du zinearen eta Nazioarteko Amnistiaren historiatik. Zinearen historia osoan izan diren filmetako eszena aipagarriak erakutsiz, zazpigarren arteak giza eskubideen alde egin duena azaltzen digu dokumentalak baita aldi berean urteetan zehar pantaila handian gai hau aztertu izan den modua eta izan duen eboluzioa. Gainera, Nazioarteko Amnistiaren historia aurkezten digu, 1961ean sortu zenetik. Manuel Huerga da dokumentalaren zuzendaria –Antártida (1995), Salvador (Puig Antich) (2006)– eta Antonio Banderas narratzailea.
Urtea: | 2008 |
---|---|
Jatorria: | Espainia |
Zuzendaritza: | Manuel Huerga |
Ekoizpena: | Jaume Roures / Amnistía Internacional, Mediapro |
Gidoia: | Nuria Vidal |
Muntaketa: | Pablo Montes |
Narrazioa: | Antonio Banderas |
Iraupena: | 70 min. |
Kontaktua: | Mediapro |
Email: | [email protected] |
Web: | www.mediapro.es |