Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Beste ekintzak
  • Checkpoint Rock Zuzenean

Checkpoint Rock Zuzenean

Musika

Checkpoint Rock Zuzenean

Zinemaldiari amaiera emanez kontzertu bat eskainiko dute Israelgo hiri desberdinetan baita Zisjordania eta Gazako errefuxiatu esparruetan (Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina pelikulan parte hartu dutenak) bizi diren artista palestinar batzuek, Fermin Muguruza lagun dutela (baita bere ohiko kolaboratzaileak ere: Jon Elizalde tronboia, Sorkun ahotsa eta Zigor Lampre DJa).

Hauek dira parte hartuko duten musikari palestinarrak:

  • Amal Murkus: Musika tradizionaleko abeslaria
  • Naseem Dakwer:Laut arabiar eta biolin jolea
  • Habib Al-deek: Oud maisua Nablusko Unibertsitatean
  • Suhell Nafar:Abeslaria, Palestinan sortutako aurreneko arabierazko rap taldekoa, DAM
  • Safaa Arapiyat:Emakumezko aurreneko rap musikari palestinarra
  • Kher Fody: Poeta, abeslaria eta perkusio jolea, musika tradizionaleko Walla’at taldean
  • Ayman PR: Gazako Palestinian Rapperz rap taldeko abeslaria