Bonnie, bederatzi urteko neskatila, bere ama Lisekin eta amonarekin bizi da. Hiruek izugarri maite dituzte elefanteak, euren arbaso batek Afrikako erreserba batean lan egin izan zuelako datorkien zaletasuna. Lis ama eztia da, baina ezohikoa, bi alde baititu: alaia eta oso animatua batzuetan eta iluna eta ezkorra besteetan. Zorionez, amona beti dago bi emakumeak zaintzeko prest. Hala ere, zoritxarreko istripu bat izango du eta horrek goitik behera aldatuko du hiruen bizitza. Ordutik aurrera etxeaz eta amaz arduratu beharrean izango da Bonnie. Alabari sorpresa bat emateko asmotan, egun batean maskota berezi batekin etorriko da Lis etxera: elefante bat!
Urtea: | 2005 |
---|---|
Jatorria: | Holanda - Belgika |
Zuzendaritza: | Martin Koolhoven |
Ekoizpena: | Leontine Petit, Joost de Vries / Lemming Fillm, A Private View, VPRO Television, Cinema Junior Present |
Gidoia: | Mieke de Jong |
Argazkia: | Menno Westendorp |
Musika: | Dirk Brossé |
Muntaketa: | Job ter Burg |
Aktoreak: | Carice van Houten, Daan Schuurmans, Jesse Rinsma, Tom van Kessel, Edo Brunner |
Iraupena: | 85 min. |
Kontaktua: | Tinko |
Telefonoa: | 943 31 00 36 |
Email: | marian@tinkoeuskara.org |
Web: | www.tinkoeuskara.org |