Kung-fu zale porrokatua da Aïcha. Gurasoak turkiarrak ditu eta institutuko ikasketak nota onekin amaitzea espero dute, hala unibertsitatean sartu ahal izateko eta medikuntza ikasteko, bere anaia Alik bezala. Aïchari, ordea, eskolak ez dio motibazio handirik pizten. Kung-fu gustatzen zaio berari eta familiak ezertxo ere jakin gabe ari da horretan trebatzen Sifu irakaslearen –Xian Gaok antzeztua, Tigre y dragón (2000) filmean arte martzialetako entrenatzaile eta Fighter filmeko borrokaldien koreografo– eskolan. Baina gurasoek bertara egunero entrenatzea doala jakin bezain laster galarazi egingo diote. Bizitzako arauak ez dira kung-fu arauak bezain sinpleak. Aïchak zein eta zer izan nahi duen erabaki beharko du.
Urtea: | 2007 |
---|---|
Jatorria: | Danimarka |
Zuzendaritza: | Natasha Arthy |
Ekoizpena: | Johnny Andersen / Nimbus Film |
Gidoia: | Natasha Arthy, Nikolaj Arcel, Rasmus Heisterberg |
Argazkia: | Sebastian Winterø |
Musika: | Sebastian Winterø |
Muntaketa: | Kasper Leick |
Aktoreak: | Semra Turan, Nima Nabipour, Behruz Banissi, Cyron Bjørn Melville, Xian Gao |
Iraupena: | 97 min. |
Kontaktua: | Danish Film Institute |
Telefonoa: | 45 33 74 34 00 |
Email: | [email protected] |
Web: | www.dfi.dk |