Don Robertos skugga
Don Roberto’s Shadow (2007)
Roberto Saldívar kartzelaratua izan zen 1973an, Txile iparraldean kontzentrazio eremu bihurtutako meategi batean. Urteak iragan ondoren, berriro itzuli zen orain abandonatua dagoen toki hartara, bere mamuei buru egitera. Harrez geroztik hantxe bizi da. Don Robertok bakardadea aukeratu du, eta zoriontsua dela dio.
Txile-Suedia
Zuzendaritza: Håkan Engström,
Juan Diego Spoerer
Ekoizpena: Håkan Engström /
EDP, Sveriges Television
Argazkia: Annika Busch
Musika: Arvo Pärt
Muntaketa: Stefan Sundlöf
Iraupena: 29 min.
Kontaktua: Håkan Engström
hakan.engstrom@sr.se