Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

HEZKUNTZA ESKUBIDEA

Gizartearen aurrerapena eta pertsonen garapen eta bizi kalitatea lortzeko giltzarrien artean, hezkuntza baitezpadakoa da. UNICEFen ustearen arabera, 100 milioi baino gehiago dira eskolara joaterik ez duten neska-mutikoak. %82 nekazal giroko eskualdetan bizi da.

Hezkuntzarako eskubidea 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean berariaz jasoa eta ezagutua da. Eskolatzeko tasa inoiz baino handiagoa da egun. Nahiz eta nesken eskolaratzean ere izugarri aurreratu den, parekotasunak ezinbesteko baldintza izaten jarraitu behar du, Lehen Hezkuntza 2015ean unibertsala izatea lortuko bada.

NBEk aldarrikatutako 2003-2012 Alfabetizazioaren Hamarkadaren erdia bete delarik, helburua da alfabetatzea munduan diren 860 milioi heldu analfabetoak eta eskolara joaten ez diren 113 milioi adingabekoak, herrialde garatuetan bizi direnak barne.

Giza Eskubideen Aldarrikapena
http://www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

Euskadiko GGKEen Koordinakundea
http://www.ongdeuskadi.org/principal_e.asp