Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Giza eskubideak eta artea

Giza eskubideak eta artea

Deklarazio Unibertsala onetsi zenetik hirurogei urte igaro direnean, giza eskubideak urratzen jarraitzen dira. Hauxe dugu horren erakusgarri: bidegabekeriak, desberdintasunak eta zigorgabetasunak jarraitu egiten dutela pertsonen askatasuna eta duintasuna hertsatzen.

Arteak bere historia osoan zehar oro har, eta zineak bere historian zehar bereziki, gizartearen eskakizunak, kezkak eta aldaketak islatu izan dituzte eta bidegabekeria salatu izan dute. Eta horrek berebiziko garrantzia izan du eta izaten jarraitzen du giza eskubideak errebindika-tzeko eta eskubide horien alde aurrera jarraitzeko garaian.