Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
DARATT

DAYS OF GLORY (Indigènes, 2006)

INAUGURAZIOA

1943. urtea. Bigarren Mundu Gerra. Frantzian sekula egonak ez baziren ere, Said, Abdelkader, Messaoud eta Iassir frantziar armadan lerrokatu ziren, beste 130.000 “soldadu indigenarekin” batera, metropolia etsai nazietatik askatzearren. Historiak atzendutako heroi hauek batailak irabazi zituzten Italian, Proventzan eta Vosgetan, alsaziar herri batean batailoi nazi baten aurka bakarrik geratu aurretik. Rachid Bouchareb Little Senegal (2001) filmaren zuzendariak gogora ekartzen du ipar afrikarrek Bigarren Mundu Gerran jokatutako papera: “Berea zuten herrialdea, “aberri ama” askatzea, Frantziako herrietan egin zieten harrera, errepide ertzetatik nola egiten zieten txalo, honek guztiak aztarna utzi du haiengan. Eta harrez geroztik pairatu dituzten bidegabekeria guztiak ez dira oroimena ezabatzeko gauza izan. Aspaldi handitik egin nahi nuen filma, gazteek jakin dezaten, eta gainerakoek gogora dezaten. Ongi etorria izango dela ziur nago. Une egokia da. Etorkizuna elkarrekin eraikitzeko oinarria da filma”.

Frantzia-Maroko-Aljeria-Belgika
Zuzendaritza: Rachid Bouchareb
Ekoizpena: Jean Bréhat / Tessalit Productions
Gidoia: Rachid Bouchareb, Olivier Lorelle
Argazkia: Patrick Blossier
Musika: Armand Amar, Khaled
Muntaketa: Yannick Kergoat
Aktoreak: Jamel Debbouze, Samy Naceri, Roschdy Zem, Sami Bouajila, Bernard Blancan
Iraupena: 128 min.
Kontaktua: Notro Films
Tf.: 93 567 05 05
adolfo@notrofilms.com
www.notrofilms.com

OROIMEN HISTORIKOA