Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
Invisibles

INVISIBLES (2006)

BUKAERA

Istorioen istorioa da hau. Gure ahanzturan bizi diren pertsonengana hurbiltzeko saioa. Axolagabekeriak mutu utzitako batzuei ahotsa emateko desio bat. Eta haiengandik begirada sekula desbideratu ez zutenei ere, omenaldi apala. Baina, batez ere, benetako protagonista bakarrak, ikusezintzat jotzen ditugun eta jotzen jarraitu nahi dugun horiexek, ikusgarri bilakatu  nahi dituzten bost zuzendariren borondatea da. Ikusezin bihurtzen ditugu ikusi nahi ez ditugun pertsonak, hala ere, nola edo hala, gure beldurren, ustekerien atzetik agertzen direnak, besteak beste ez zirelako behin ere guztiz desagertuak. Noizbehinka arreta mediatiko handia duten arren, ikuspuntutik at geratu ohi diren pertsona eta egoerei jaramon egin nahi die film honek, eta omen egin nahi die begirada inoiz desbideratu ez dutenei. Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) erakundea bideragarri egiten duten guztiei eta batbederari, ahanzturaren lurraldeotan. Espainian lanean 20 urte betetzen dituen elkarte bat. 20 urte munduan zehar ehunka gatazketan konponbideak bilatuz eta salaketak eginez.

Espainia
Zuzendaritza: Mariano Barroso, Isabel Coixet, Javier Corcuera, Fernando León de Aranoa, Wim Wenders
Ekoizpena: Javier Bardem / Pinguin Films, Reposado
Gidoia: Mariano Barroso, Isabel Coixet, Javier Corcuera & Elena García Quevedo, Fernando León de Aranoa, Wim Wenders
Argazkia: David Omedes, Emili Guirao, Jordi Abusada, Alberto Venzago
Muntaketa: Mariano Barroso & Yago Muñiz, Arantxa Roca, Martín Eller, Yago Muñiz & Patricia López, Mathilde Bonnefoy
Kontaktua: Sogepaq
sogepaqfestivals@sogecable.com

AHAZTUTAKO GERRAK ETA GAIXOTASUNAK