1948ko abenduaren 10ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onetsi eta aldarrikatu zuen. 60 urte igaro dira harrezkero. Urteurren hau dela eta, erakusketa honek errepaso egiten du Deklarazioan bildutako 30. artikuluetatik, hainbat argazkilarik mundu osoan zehar –Hego Afrika, Frantzia, Irak, Egipto, Indonesia, Brasil, Estatu Batuak, Kenya…– egindako 30 argazkiren bitartez.