Nazioarteko Amnistiak, Sofía Moro argazkilari gailenaren lankidetzarekin, giza eskubideen aurpegiak erakutsiko dizkigu. Formatu handiko erretratuen bidez, erakusketa honek mundu osoko 30 pertsonari egiten die omenaldi, giza eskubideak defendatzeagatik nabarmendu izan direnei. Aurpegi bakoitzarekin batera defendatzailearen giza ezaugarriak aurkezten dira laburki, pertsonen duintasunen alde haietako bakoitzak egindako lana eta hartutako konpromisoa jendeari ezagutzera emateko.