Brasilgo Rio de Janeiro, Salvador eta Recifeko faveletako nerabeek eta Donostiako Área Diseinu Eskolako ikasleek egindako kartelen arteko kontrastea. Gizartean eragina duten gaiei buruzko ikusmolde desberdinak: haurdunaldi goiztiarra, ura izateko eskubidea edo giza eskubideak orokorrean. Brasilen Felipe Taborda eta Alain Le Quernec diseinatzaile grafiko ezagunek koordinatutako tailerrak Donostiako gazteen proposamen artistikoen osagarri izango dira “senidetze grafiko batean”, giza eskubideei buruzko hausnarketaren bitartez.