Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
DAVID ESCUDERO QUARTET

MUSIKA:
DAVID ESCUDERO QUARTET

Flamenkoa da, bere aldaera guztietan, David Escudero donostiarraren musika mota. Kastako gitarra jole ijito honek oso gustuko ditu beste kulturekiko fusioa, bai eta bestelako musika-tresna etnikoen erabilera ere. Hamahiru urte besteen formaziotan jotzen jardun ondoren, 2007an bere taldea osatu zuen. Flamenkoko handikiei hika egiten ahal dien jole honek behin baino gehiagotan parte hartu du Banda Bat Elkarteak urtero ekainean antolatzen dituen Urgulleko Kulturarteko Topaketetan.