Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
JAVI P3Z

MUSIKA:
JAVI P3Z

Euskal Herriko musika elektroniko eta esperimentaleko pertsonaia nagusietakoa da, azken bi hamarkada honetan alor desberdinak jorratuak dituena. 80ko hamarkadaren erdialdean hasi zen musikari ekiten, En el Jardín, 23 Ojos de Pez taldeetan lehenik eta Parafünk taldean geroago. 1995ean Novophonic zigilua sortu zuen, alegia, Espainian klub erako soinuetan diskoetxe aitzindarietako bat. Handixe plazaratu ziren hainbat proiektutako lanak (Instrümental, Camping Gaz, Digi Onze...) Javi P3z-ek beste artistekin batera bultzatuta. DJ modura, Javi P3z-en saioak Londres, Paris, Berlin, Viena, Kolonia eta beste hirietako klubetan dantzatu dira. Film labur eta luzeetako musika ere konposatua du: –Aupa Etxebeste (2005), Cosmos (2007)–