ANTZERKIA:
KALEAN USO, ETXEAN OTSO
“Emmak jasandako indarkeria matxista erasotik abiatuta, beste hamaika emakumek jasandako erasoei eta hauen bizipenei ahotsa eman nahi diegu. Musika, dantza eta zuzeneko testigantzek hausnarketa eta eztabaida sortuko dute; horrez gainera, eta pentsarazteko izango diren irudi, ideia eta sentimenduak adieraziko ditugu. Maitasunaren ederrenetik, irainen zulora jaitsarazi eta tratu txar fisikoen oinazeetan murgildu gara.
Kalean uso, etxean otso esaera zaharrak, egoera mingarri hau ondo adierazten du. Ikuskizun honen bitartez hausnarketari tarte eman nahi diogu, gizarteak halako egoera eta jarrerak normaltzat har ez ditzan, eta errotik ateratzeko”.
Zuzendaritza: Aizpea Goenaga
Ekoizlea: Blanca Zaragüeta
Antzezlea: Emma Larreta
Koreografia: Ana Remiro
Musika: Iñaki Salvador
Irudia: Lidia Montesino
Jantziak: Arantxa Gil
Argiztapen, soinu eta teknika: Eragin
Aholkularia: Ana Mª Sánchez