EL BAÑO DEL PAPA (2007)
1988. urtea. Melo (Uruguai) Joan Paulo II.a Aita Santuaren bisitaren zain dago. Milaka lagun iritsiko dira. Iturri oneko informazioak dioenez, 50.000 bisitari... Biztanle gehienak txiroak dira eta badakite zer esan nahi duen: 50.000 erromes jan, edan, paperezko banderak, oroigarriak, dominak… erosi nahian. Pozarren, zeruko bedeinkapena baino lurreko zorionaren puska bat eskuratzea nahiago dute. Beto, munta eskaseko kontrabandista bat, sinetsita dago negozio onetan negoziorik onena asmatu duela: “Aita Santuaren komuna”, milaka erromesek egin beharrekoak egin ditzaten. Izango dute besteek galtzak bete lan txorizoak frijitzen eta ogiak labean erretzen: bera giza hondakinei esker aberastuko da.
Uruguay-Brasil-Frantzia
Zuzendaritza: Enrique Fernández,
César Charlone
Ekoizpena: Elena Roux, Andrea Barata Ribeiro, Bel Berlinck, Fernando Meirelles, Serge Catoire / Laroux Cine, 02 Films, Chaya Films
Gidoia: Enrique Fernández
Argazkia: César Charlone
Musika: Luciano Supervielle, Gabriel Cascuberta
Muntaketa: Gustavo Giani
Aktoreak: César Troncoso, Virginia Méndez, Virginia Ruiz, Mario Silva, Henry de León
Iraupena: 97 min.
Kontaktua: Golem
Tf.: 948 17 41 41
[email protected]
www.golem.es