Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
WHITE TERROR

WHITE TERROR (2005)

Azken bost urteotan aldaketa esanguratsua eman da eskuin muturreko mugimendu erradikaletan: lehengo kide zaharrak desagertu eta haien ordez Europa osotik eta Iparramerikatik datozen ideologo berriak indarrez sartu dira. Ez da beharrezkoa burua soiltzea. Enpresak sortu dituzte, banaketarako konpainiak, aldizkariak, argitaletxeak, internet guneak… eta ikur zaharrak berriek ordeztu dituzte. Teknologia berriek ere lagundu diete jende gehiagorengana zabal ditzaten beren ideiak. Testuinguru honetan, ideologia neonaziak lurralde berriak aurkitu ditu, eta haietan hazteko eremu ongarritua. Bigarren Mundu Gerra bukatu zela hirurogei urte iragan direla, Estatu Batuak bilakatu dira nazismoaren gotorleku gorena. White Terror filmarekin Daniel Schweizer-ek itxi du skin head, gorroto eta arrazakeriari buruzko Skin or Die (1998) eta Skinhead Attitude (2003) filmekin abiarazitako trilogia.

Suitza-Frantzia-Alemania-Finlandia
Zuzendaritza: Daniel Schweizer
Ekoizpena: Samir, Matthieu Belghiti / Dschoint Ventschr Filmproduktion, Little Bear Production, Cameo Film, Making Movies, Horizon Films
Gidoia: Daniel Schweizer
Argazkia: Piotr Jaxa, Johannes Imdahl,
Musika: Tapani Rinne
Muntaketa: Kathrin Plüss
Iraupena: 90 min.
Kontaktua: Wide Management
Tf: 33 1 53 95 04 64
[email protected]

XENOFOBIA