LE PAPIER NE PEUT PAS ENVELOPPER LA BRAISE (2006)
Rithy Panh ospe handiko zinemagile kanputxearrak hemen bertan erakutsia zigun duela urte batzuk S21. La machine de mort khmère rouge (2002) zirraragarria. Oraingo honetan albait gehien hurbiltzen da prostituta baten bizitzara –eta heriotza espiritualera–. Erabateko usteltze soziala burutzen da atzerabiderik ez duen bidegabekeria konponezinarekin batera, alegia, gorputzaren desegitearekin batera. Phnom Penh Kanputxeako hiriburuko prostituta talde baten egunerokotasuna erretratatzen du zuzendariak: nola bizi, lan egin, sufritu eta noizbehinka amets egiten duten gorputza eta arima saltzera kondenatuta dauden emakumeok.
“– Zergatik ez zara herrira itzultzen?
– Ez dut nahi… Lotsa ematen dit.
– Inork ez daki zer gertatu zaizun. Nahi baduzu, lagun diezazuket. Itzuli etxera.
– Ez. Lotsatua nago. Inork ez daki zertan ari naizen Phnom Penh-en. Baina nik badakit.
– Zure bizitzari buruzko film bat egin nahi nuke”.
Frantzia
Zuzendaritza: Rithy Panh
Ekoizpena: Catherine Dussart / Catherine Dussart Productions, Ina
Gidoia: Rithy Panh
Argazkia: Prum Mésar
Musika: Marc Marder
Muntaketa: Marie-Christine Rougerie
Iraupena: 90 min.
Kontaktua: Institut National de l’Audiovisuel (INA)
Tf.: 33 1 49 83 29 92
[email protected]
www.ina.fr
EMAKUMEAK, POBREZIA, PROSTITUZIOA ETA HIESA