Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

EMAKUMEAK, POBREZIA, PROSTITUZIOA ETA HIESA

Txirotasunak batez ere emakumeak kolpatzen ditu. Horren adibide, Asian urtero prostituzio antolatuaren sareetan erortzen diren gehien-gehienak emakumeak eta adingabeak direla.

Herrialde askotan, prebentzio neurriak eskuratzeko aukerak benetan murriztuak dituztela eta, prostitutak bereziki zaurgarri agertzen dira HIESari aurre egiteko tenorean. Birusarengandik babes ditzaketen neurriak eskura dituzten emakumeak ez dira %16 besterik; hortaz, kutsatzeko tasak %60aren eta %90aren artean dira.

Herrialde asiarren artean, Kanputxea da pertsonen trafikoari eta prostituzioari lotutako problema gehien dituena. Herrialdea “saltzearren” 3 S: Sun, Sex and Sand (Eguzkia, Sexua eta Hondartza) dituela dioen mezua helarazten zaio atzerritarrari. 30 urteko gerra zibilak eta zailtasun ekonomikoek neskatokoak mukuruka eraman dituzte prostituzioan jardutera, non eta hain zuzen duela gutxi arte egunero ehun bat lagun berri GIBez kutsatzen ziren herrialdean. Birusaren aurka borrokatzeko ahalegina, kondoien erabilera bultzatzekoa, esaterako, %80an handitu da azken urteotan; horrek guztiak HIESaren eta sexu bidezko bestelako gaixotasunen murrizketa nabarmena erakarri du.

Giza Eskubideen Aldarrikapena
http://www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

Euskadiko GGKEen Koordinakundea
http://www.ongdeuskadi.org/principal_e.asp