Erlijioen interpretazio patriarkala
Berdintasunari eta erlijioari buruzko egungo eztabaidan, feminismoak hausnarketa egiten jardun du emakumeei erlijio maioritarioetan ematen zaien leku desorekatuari buruz. Hala, misoginia eta mendekotasun-moduak —sotilak edo ez hainbeste— seinalatzen ditu analisi horrek, gizonen autoritate tradizionala indartzen duten rolen bidez normalizatuak.
Hausnarketa horien harira, kristau kolektibo feministek, besteak beste, hainbat herrialdetan presente dagoen Voices of Faithek eta Revuelta de Mujeres en la Iglesia espainiar estatuko kolektiboak, Euskadiko Emakumeen Aldarria bezalako ekimenekin batera, altxatu egin dute ahotsa. Horrekin, emakumeek Elizan jasaten dituzten injustizia- eta ikusezintasun-modu ugariak salatu nahi dituzte. Era berean, Eliza berdinkideek osatutako komunitate bihurtzea eskatzen dute, non emakumea eskubide osoko subjektutzat aitortua izango den.
Aldarrikapen horiek, gainera, erlijioa eta berdintasuna askotan termino bateraezin gisa planteatzen diren testuinguru batean kokatzen dira, eta horrek emakume fededun asko gatazka pertsonal eta kolektiboen aurrean kokatzen ditu beren erlijio-askatasuna baliatzeko orduan. Egoera horren aurrean, ahots askok aldarrikatzen dute, erlijioen barruan ere —edozein direla ere— bermatu egin behar direla emakumeen giza eskubideak eta autonomia.
Azkenik, komeni da galdetzea zein lekutatik hitz egiten dugun erlijioaz eta berdintasunaz eztabaidatzen dugunean. Gure gizarteetan, kredo desberdinetako emakume fededunak askotan epaitzen dira androzentrismoak eta arrazismoak zeharkatutako begiradetatik. Horrela ikusten da, adibidez, emakume musulmanei buruzko eztabaida batzuetan, non gorroto-diskurtsoak elikatzeko erabiltzen den haien eskubideen aldarrikapena.
Gaiak
- Afrika Mendebaldeko haur soldaduak
- Auzo baten indarra deportazio baten aurrean
- Bangladesh, injustizia klimatikoaren epizentroan
- Britainiarren agintaldiaren ondorio konponezinak Palestinan
- Emakumeen etengabeko matxinada sistema patriarkalaren aurka
- Erlijioen interpretazio patriarkala
- Haurren osasunaren dimentsio soziala
- Indarkeria matxista salatzea: zigor bihurtutako eskubidea
- Kriminal naziak Latinoamerikan: zigorgabetasunaren eta desmemoriaren artean
- Migrazioa eta mugako polizien kontrolak su-armekin
- Polizia-jarduketen aurkako prozesu judizialak: kontaketaren aurreko froga
- Prekarietatearen feminizazioa ehungintzako industrian Europan
- Sororitatea emakume errefuxiatuen artean: Tunisia ispilu global gisa
- Trans izatea eta landa-munduan bizitzea